Antzerkia baliabide didaktiko gisa

Antzerkia erretorika, mugimendua, musika, soinuak, keinuak eta sormena barne hartzen dituen artea da. Bertan, bizitzaren ikuspegi ezberdinak landu daitezke baita historiak kontatu, gatazkak, sentimenduak eta emozioak landu ere.
Beraz, aintzakotzat hartu beharko dugu antzerkia elementu boteretsu bat dela eskolan umeen gorputz adierazpena, sormena, gizarte trebetasunak, adimen emozionala, hizkuntza, literatura eta poesia lantzeko. Izan ere, umeek metodologia dibertigarri eta entretenigarri baten bidez ezaguerak hobeto barneratzen dituzte.
Hori dela eta, Antzerkiak ikasleei eskaintzen dizkien onurak ugariak dira, horien artean nabarmendu daitezke:
  • Ikaskideen arteko erlazio pertsonalak bultzatzen ditu.
  • Adierazpen-era desberdinak, hizkuntza, musika edo gorputzaren mugimendua, garatzea baimentzen ditu. Gainera, irakurtzeko zaletasuna piztu egiten du.
  • Jendearen aurrean hitz egiteko beldurrari aurre egiterakoan,  Antzerkiak norberaren konfiantza sustatzen du eta, lotsatienei beren beldurrak gainditzen lagunduz, autonomia pertsonal handiagoa ematen die.
  • Pertsonaia desberdinen azaletan jartzerakoan, ikasleek besteen egoeretako bizipenak esperimenta dezakete, beraz, Enpatia ere garatzen dute.


Onura horiek guztiak laburbilduz, umeek Antzerkia eskolan lantzerakoan lortzen dutena honako hau da:
  1. Ikasleen Auto-estima eta auto-konfiantza jasotzea.
  2. Ikasgelan, ikaskideen arteko eta ikasle-irakasle arteko bizikidetasun atsegina sortzea.
  3. Ikaskideen arteko sozializazio, tolerantzia eta haien arteko lankidetza joera-ohiturak sustatzea.
  4. Ikasleen egonezin intelektualak ereitea, ikasketan eta ikerkuntzan goza dezaten.
  5. Familiak bere seme-alaben heziketa-prozesuari buruz sentikor bihurtzea.


Ikasgeletan Antzerkia ikaskuntzan pedagogikoki finkatzeko teknikak ugariak dira, horien artean ezagunenak Role Playing-a eta jolas dramatikoak aurkitzen ditugu. Tresna berriak direla pentsatzeko aukera dago, baina ez da horrela; XX. mendeko 70. hamarkadan finkatzen hasiak ziren psikolinguistikaren arloan. Hortik aurrera, teknika horiek garatu besterik ez dira egin ikaskuntzan, metodo praktiko-ludiko baliagarriak direla ikusten joan baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario