Beste tresna batzuk

Aurreko sarreretan aipatutako Role playing-a eta jolas dramatikoez aparte, mota hauetako ikaskuntza teknika gehiago badaude. Horien artean honako hiru nabarmenduko ditugu:

Txinatar-gerizpeak: Eskuarki, argi bat (fokua) eta izara edo pantaila bat izaten dira; aktorea izararen eta argiaren artean kokatzen da, itzalarekin jolasteko. Magiaren, ametsen eta heriotzaren munduetara bidaiatzearen” pareko dira, eta jolas sortzaile eta irudimenezko batera gonbidatzen gaitu, etengabeko fantasiazko estimulua duelarik. Horregatik, itzalek karga handiko fantasiazko istorioak dakartzate, ikusi gabe iradokitzeko aukera eskaintzen dute, eta baita errealitatea itxuragabetzeko eta beste nonbait lortu ezin diren ezaugarriak lortzeko ere.


Gelaren barruan egiteko itzalezko saioak prestatzeko, beharrezko materiala, gelan bertan dauden altzarien egokitzapena, eta dauden arriskuak (kristalezko altzariak, zutabeak, berogailuak) saihesteko erak erreparatu behar dira. Beti ere, onuragarria da progresio bat eramatea, hau da, leku zabaletatik leku itxietara, imitaziotik desinhibiziora, desinhibiziotik sorkuntza edo eraketara, banakako lanetatik taldeko lanetara, eta abar. Eta ez da beharrezkoa saio oso bat beti itzalen inguruan egitea, baizik eta momentu batean sor daitezkeen ekintzak izan daitezke, hezkuntzako edozer irakasteko edota aktibitate edo jolas konkretu bat egiteko.

Hona hemen historiaren garapena txinatar-gerizpeen bidez adierazita:



Gatazkak konpondu: Antzezpenak egiterakoan taldea oso garrantzitsua da, eta gelako dinamikan ezinbestekoa izango da. Hainbat motatako Antzezpenak egin daitezke gela batean, horietako bat ikasleek Gatazkei aurre egiteko dramatizazioa da. Gatazkak konpontzeko antzezpenak eztabaida baten inguruko dramatizazio bat egiteko, lehenik eta behin gatazkaren ezaugarriak kognitiboki ulertu behar dira (nor den erasotzailea, biktima, ze eraso mota egin den...). Horretaz gain, eztabaida batean egiten diren ekintzen inpaktu emozionala ezagutu behar da eta horrekin enpatizatzeko gaitasuna izan behar da hauek irudikatu ahal izateko. Beraz, mota horietako dramatizazioak oso baliagarriak dira ikasleen arteko harremana indartzeko eta haien arteko enpatizazioa barneratzeko, honekin batera eztabaida kasu erreal baten aurrean jokabide eta konponbide egokia aukeratzeko gai izango dira.


Mimoa: Antzinatik, arte dramatikorekin lotuta egon den antzezpena izan da; mimika bidez antzezten duena, berriz, mimoa da. Grezia eta Erromako atari zabaleko antzokietan, mimoa elementu oso garrantzitsua izan zen interpretazioan. Hala ere, Asian garatu zen arte hori Europan baino lehenago; ondorioz, Ekialdeko kulturetan garrantzi handiagoa izango du keinuak. Askorentzat (Mateos, 2003), gorputz-adierazpenaren bidez mezuak bidaltzeko modurik konplexuena da mimoa. Mimoaren bitartez, sentimenduak komunikatu eta, bereziki, aurpegiaren adierazpena lantzen da. Guztiz mutu edo hitzekin eta musikarekin lagunduta ager daiteke; antzezle bakarra izango da mimoa (askotan, mimoak berak idazten ditu bere obrak). Gaur egun, mimoaren munduan ezaugarri garrantzitsua da keinuen aniztasuna eta, beraz, osagarri gisa erabiliko dituzte makillajea, apaingarriak, objektuak, antzezpena (janzkera tipikoa), eta abar. Aipatutako konplexutasuna gainditzeko, gorputza kontrolatu eta teknikak ezagutu beharko dira.



Jolas dramatikoa

Dramatizazioan istorio bat kontatu behar da pertsonaia batzuen bidez, eta ezinbestekoak dira hainbat elementu: istorioaren hasiera, korapiloa eta bukaera. Mateosek (2003) dio istorio ezagun batetik abiatuta korapilo ezberdinak proposa daitezkeela, eta bukaera ezberdin bat sortu. Istorioarekin batera, musika ere erabil daiteke gida gisa. Ezinbestekoa da giroa egokia, lasaia eta ona izatea; partaideen artean komunikazioa eta parte-hartzea ere nahitaezkoak dira. Ikasleen ideiak jasotzea eta erabiltzea ere interesgarria litzateke.

Jolas dramatikoan adierazpena eta sormena lantzen dira, dramatizazio-jolasak elkarrekintzazkoak izanda, ikaskuntza soziala eta norberaren portaera lantzen baitira. Dramatizazioa jolasaren pedagogiaren marko zabalenean kokatzen da. Haurren mundutik txundigarriena haien aberastasun adierazkorra da (keinuak, begiradak, jarrerak, tonuak, ahotsak, formak, koloreak, erritmoak, mugimenduak …) eta adierazpen horiekin egiten dituzten jolas sinbolikoak. Berez joera horretaz baliatuz, dramatizazioak adierazpen mota guztiak koordinatzea du helburu: Ahozko adierazpena, gorputz-adierazpena eta adierazpen erritmiko musikala.


Oinarrizko tresna gorputza bera da, bere osotasunean. Horregatik, dramatizazioaren baitan eginbehar bezala ulertzen da gorputza sentsibilizatzeko jarduerak burutzea: entzumen, ikusmen eta pertzepzio ariketak, adibidez. Horrek gorputza prest uzten du lehen ikusten edo sumatzen ez ziren gauzei irekita egoteko. Halaber, modu fisikoan ere jorratzen dira konfiantza bezalako ezaugarri psikologikoak. Erlaxaziozko eta konfiantzazko giro bat ezinbestekoa da jolaserako eta sormenerako.

Jolas-dramatiko adibide gisa Antzerkia dugu: Txanogorritxu

ANTZERKIA: TXANOGORRITXU
ITURRIA
Guk asmatua.



HELBURUAK
Orokorrak:
  • Komunikatzea.
  • Talde barnean kohesioa izatea.
  • Kooperazioan aritzea.
  • Sormen dramatikoa lantzea.
Garapen afektiboa:
  • Dramatizazioaren bitartez, emozioak adieraztea.
  • Onespen sentimendua: jokalari bakoitzak garrantzi handiko rola dauka eta rol guztiak ezinbestekoak dira jolasa egiteko.
Garapen soziala:
  • Ahozko komunikazioa lantzea: entzumen aktiborako eta erabakiak hartzeko ohiturak.
  • Kooperazioan aritzea ipuin bat antzeztean.
  • Talde barneko kohesioa lantzea: taldeko kide izateko sentimenduak.
Adimen garapena:
  • Sormen dramatikoa lantzea: originaltasuna, adierazkortasuna, lotura eta fantasia.
  • Sinbolizazioa.
  • Arreta lantzea.
Garapen psikomotorra:
·  Funtzio psikomotorrak lantzea: koordinazio dinamiko orokorra, gorputz eskema …
HAURREN ADINA
6 urte
PARTAIDE KOPURUA
5 edo 6 pertsona (6 baldin badira bat narratzailea izan daiteke, 5 badira narratzailearena andereñoak edo maisuak egingo du).



MATERIALA
    • Pertsonaia guztien mozorroa.
    • Espazio nahiko handia: amaren, amonaren etxea eta basoa desberdindu daitezen.
    • Akuarelak.
    • Guraizeak.
    • Pegamentua.
    • Pinotxo papera.











DESKRIBAPENA
Antzerkia egiteak egun edo aste batzuen prestaketa darama. Izan ere, antzerkia era honetara planteatuko dugu:
Haurrek beraiek prestatu behar dute eszenatokia, hau da, basoa, ama eta amonaren etxeak. Etxeak egiteko kartoizko kutxa bat erabiliko dugu. Kartoizko kutxa zabaldu eta bertan teilatua eta atea margotu eta leihoak egingo dizkiogu. Leihoetan loreak eta gortinak jarri ditzakegu (andereño edo maisuaren laguntzarekin). Basoa egiteko berriz, paper marroia erabiliko dugu, mendiak eta zuhaitzak egiteko, eta koloretako pinotxo papera hostoak egiteko.
Mozorroak eskolatik hartuko ditugu.
Antzerkia antzezteko, irakaslearen laguntzarekin lehenengo egunetan antzerkia antzezten joango dira eta gutxika-gutxika eta egunak pasa ahala, errepikapena dela eta, gidoia ikasiko dute, azkenean buruz jakin arte.
Egun bakoitzean 5eko edo 6ko talde desberdinak egingo dituzte klaseko edo taldeko haur guztiek antzerkia egin dezaten.
Antzerkia egiten den bakoitzean, pertsonaia guztiak nola egin duten baloratuko dute ikuslegoan dauden haurrek eta nola hobetu dezaketen esango diete.


Role - playing

Role playing-aren oinarrian antzezpena dago, elkarrizketa, irudimen, eta abentura gisa ulertuta; berez, errealitatea antzezten duen jolas bat da. Role playing-a psikologian erabili zen hasieran, eta jokabide-terapia gisa ulertu zen (Caballo, 1993; Verdugo, 1997; Suerda, 2001).

Role playing-aren bidez, besteenganako enpatia eta ulermena lantzen dira; ikasleek beren sentimenak, portaerak eta balioak ezagutuko dituzte, beren arteko arazoak konponduz eta ardura hartuz. Antzezpenarekin batera hausnarketa ere egin daiteke, dramatizatu eta egoeraren inguruan ikuspuntuak eta iritziak eztabaidatuz.

Teknika hau hobeto ezagutzeko, adibide zehatz bat jarriko dugu: Lagunekin afaltzen

HELBURUA

Motibazioak aztertzea (Zer egitea gustatzen
zait?, Zein da nire pasioa?)

HARTZAILEAK

L.H 5. mailatik aurrera

IRAUPENA

45 min,(5 min aurkezteko; 15 min rolak eta antzezpena prestatzeko, eta behatzen egongo direnentzako jarraibideak emateko; 15min antzezteko; 10 min ebaluatzeko).

MATERIALAK ETA BALIABIDE TEKNIKOAK

Idazteko materiala
● Gelako altzariak, afari giroa sortzeko

GARAPENA

Ariketa honela aurkeztuko da: lagun talde bat 15 urte elkar ikusi gabe igaro eta gero, afari batean biltzen da, eta bakoitzak bere egoera pertsonala eta profesionala kontatzen du, bai eta horretara nola heldu den ere.
Gelako batzuek rol bat antzeztuko dute eta besteek antzezpenak aztertuko dituzte. Denbora tarte bat emango zaie ikasleei euren jarduna presta dezaten, bai rol bat antzeztu behar dutenei (bizitza errealean, izan nahiko luketen rola eman, hau da, eurek aukera dezatela) bai behatu behar dutenei ere.

Ikasleen gustu eta desioekin lotutako rolak aukeratzen laguntzeko galderak:

● Zer ikasi nahi dut?
● Nagusitan zer izan nahi dut?
● Zer egitea gustatzen zait?
● Nagusitan non lan egin nahi dut?
● Zein funtzio izatea gustatuko litzaidake?
● 15 urte barru nola ikusten dut neure burua? Zein egoeratan?

Amaitzeko, hausnartuko dute antzeztutako rolaren gaineko zailtasunez, sentsazioez ...

● Antzeztu dudan rolarekin bat egiten dut eta gustura sentitu naiz?
● Dagoeneko argi daukat etorkizunean, zertan lan egin nahi dudan? Edo zertan aritu nahi dudan?
● Badakit zer ikasi behar dudan gustatzen zaidan arloan lan egiteko?
● Badakit zer zailtasun dituen lan horrek?

ALDAERAK

Gelako taldeari ondorengo egoera planteatu ahal zaio: jeinu batek aukera ematen die ikasleei eurek nahi duten tokian lan egiteko, astebetez. Izan nahiko lituzketen lana eta lantokia aukeratu behar dituzte. Paper batean idatzi edo marraztu behar dute, zehatz-mehatz, zein lanbidetan lan egin nahiko luketen, zein eginbehar burutuko lituzketen, lantokia nolakoa izango litzatekeen, nola jantziko luketen, norekin erlazionatuko liratekeen... Gero dena amankomunean jarri behar dute

EBALUATZEKO ALDERDIAK


● Aztertzen dutenek eta dinamizatzaileak taldeari itzulitako informazioa, honakoetan oinarrituta: parte-hartzea, landutako edukiak eta benekotasuna.
● Antzeztu dutenek besteei azaltzea zer zailtasun, sentsazio... izan dituzten.
● Estereotipoak (generoa) lanpostua aukeratzeko orduan.


Antzerkia baliabide didaktiko gisa

Antzerkia erretorika, mugimendua, musika, soinuak, keinuak eta sormena barne hartzen dituen artea da. Bertan, bizitzaren ikuspegi ezberdinak landu daitezke baita historiak kontatu, gatazkak, sentimenduak eta emozioak landu ere.
Beraz, aintzakotzat hartu beharko dugu antzerkia elementu boteretsu bat dela eskolan umeen gorputz adierazpena, sormena, gizarte trebetasunak, adimen emozionala, hizkuntza, literatura eta poesia lantzeko. Izan ere, umeek metodologia dibertigarri eta entretenigarri baten bidez ezaguerak hobeto barneratzen dituzte.
Hori dela eta, Antzerkiak ikasleei eskaintzen dizkien onurak ugariak dira, horien artean nabarmendu daitezke:
  • Ikaskideen arteko erlazio pertsonalak bultzatzen ditu.
  • Adierazpen-era desberdinak, hizkuntza, musika edo gorputzaren mugimendua, garatzea baimentzen ditu. Gainera, irakurtzeko zaletasuna piztu egiten du.
  • Jendearen aurrean hitz egiteko beldurrari aurre egiterakoan,  Antzerkiak norberaren konfiantza sustatzen du eta, lotsatienei beren beldurrak gainditzen lagunduz, autonomia pertsonal handiagoa ematen die.
  • Pertsonaia desberdinen azaletan jartzerakoan, ikasleek besteen egoeretako bizipenak esperimenta dezakete, beraz, Enpatia ere garatzen dute.


Onura horiek guztiak laburbilduz, umeek Antzerkia eskolan lantzerakoan lortzen dutena honako hau da:
  1. Ikasleen Auto-estima eta auto-konfiantza jasotzea.
  2. Ikasgelan, ikaskideen arteko eta ikasle-irakasle arteko bizikidetasun atsegina sortzea.
  3. Ikaskideen arteko sozializazio, tolerantzia eta haien arteko lankidetza joera-ohiturak sustatzea.
  4. Ikasleen egonezin intelektualak ereitea, ikasketan eta ikerkuntzan goza dezaten.
  5. Familiak bere seme-alaben heziketa-prozesuari buruz sentikor bihurtzea.


Ikasgeletan Antzerkia ikaskuntzan pedagogikoki finkatzeko teknikak ugariak dira, horien artean ezagunenak Role Playing-a eta jolas dramatikoak aurkitzen ditugu. Tresna berriak direla pentsatzeko aukera dago, baina ez da horrela; XX. mendeko 70. hamarkadan finkatzen hasiak ziren psikolinguistikaren arloan. Hortik aurrera, teknika horiek garatu besterik ez dira egin ikaskuntzan, metodo praktiko-ludiko baliagarriak direla ikusten joan baita.

2014/12/18

2014/12/11

Azkenaurreko klasea da hau. Ondorioz, irakasleak blog-en amaierako epea zein den zehaztu egin du.

Hau egin ostean, dokumentatzaileek bere lanari ekin diote. Hau da, egokitu zaien talde informazioaren bilketa.
Aurkezpena egiteko Site plataforma erabili dute eta bertan, aipatutakoaz aparte, gai zehatz bat garatu dute. Esaterako talde batek, konstuktibismoaren inguruan sakondu egin dute.

2014/12/04

Modulu astea

2014/11/13

Gauko klasean lehenengo aurkezpenak ikusi ditugu. Talde bakoitzari testu edo testu batzuk egokitu zaizkio eta honen inguruko aurkezpena egin behar dute klase aurrean.

Aurkezpenak egitea oso gomendagarria dela deritzot. Hitz egiteko, urduritasuna gaiditzeko eta esan beharrekoa bereganatzeko.

2014/11/27


Gaurko zaioan ere aurkezpenekin jarraitu dugu zeinak aurkezpenetarako berrikuntzak egin duten.
Jorratu diren gaiak pasadan egunetako hildo antzerakoa eraman dute, hau da, konpetentzia digitalak eta abar.
Gaia berez ez da oso erakargarria niretzat, hala ere, saiatu egin naiz ahalik eta interes gehien jartzen. Askotan, besteen aurkezpenak entzuterakoan ikuspuntu ezberdin bat aurki ditzakezu zeina baliagarria suertatu dakizun.


2014/11/20

Gaurkoan ere, ikaskieen aurkezpenak ikusi ditugu. Izan ere, gure taldeak ere aurkeztu duela. Horretarako, bideo bat sortu dugu, aurkezpen ezberdina egiteko asmoarekin. Nahiz eta sailtasun batzuk izan uste dut, amaierako produktu on bat sortu dugula (behen txertatuta).
Egokitu zaigun gaia interesgarria izan arren, nahiko errepikakorra dela aitortu behar dut.
Egia esan, ia aurkezpen guztiak hildo beretik zihoazen. Hala ere, normala dela deritzot.

Besten aurkezpenen hildoari hartuz, esan beharra dago denetarik egon dela. Hau da, aurkezpen mota hugari ikusi direla. Hau oso interesgarria iruditu zait, horrela, ikusi dezakegu zein aurkezpen mota diren egokiagoak gauza batzuentzako eta zeintzuk ez. Erabili dute: Preziak, ppt, preziak, bideoak, audio grabazioa eta abar.

Ez nuke aitortu gabe utzi nahi, oso zaila egin zaidala azteneko aurkezpenei arreta mantentzea. Uste dut denek daukatela eskubide berdina norberaren aurkezpena entzuteko. Baina esan beharra dago, 6 aurkezpen (zeinak gai berdinaren inguruan hitz egiten duten), entzutea oso gogaikarri egiten da.

Azkenik eta borobilduz, uste dut, aurkezpenak klase aurrean egitea oso aberatsa dela. Ez bakarrik hartzen duzun esperientziagatik (jende aurrean hitz egiten) baizik eta lantzen dituzun trebetasunengatik ere.

Testua 2.5 sintesia

SINTESIA

1- MUNDU ALDAKORRA ETA FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI BERRIAK
Dakigunez, teknologia berriak iraultza bat sortu dute gaur egungo hezkuntzan. Bereziki irakaslearen eta ikaslearen arteko harremanari erreferentzia egiten badiogu. Izan ere, teknologiari esker, metodologiak, irakasle-ikasleen rolak eta abar aldatu egin dira.

Modu honetan, aldaketa hauek guztiak direla eta, hezkuntza ez formala indar handiagoa hartzen ari da.


2. KOMUNITATE BIRTUALAK ETA IKASKETARAKO INGURUGIRO PERTSONALAK: EZAGUTZAREN GIZARTEKO FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI BERRIAK

2.1 Komunitate Birtualak
Komunitate Birtualak balore eta interes komun batzuk dituzten pertsona-komunitateak dira, haien artean komunikazio modu desberdinen bidez komunikatzen direnak. Komunitate Birtual horiek,  ezagutzak hartzea helburu dutenean, Ikaskuntzarako Komunitate Birtualak bilakatzen dira.
IKBk honako ezaugarri hauek ditu, besteak beste:
  • Pertsonek dispositibo ezberdinetatik interakzionatu dezakete.
  • Denborarekiko malgutasuna komunikatzerako orduan.
  • Ez dute kokaleku zehatz bat izan behar, hau da, edonon gerta daiteke.
  • Informazioaren partekatze hori testuaren, bideoaren edota audioaren bidez izan daiteke.
  • Komunikazio multidirekzionala sustatzen du.
  • Ikasketa minimo bat bermatzen du.

Ez dugu ahaztu behar, komunitate hauek, itxiak/libreak edo gidatuak/gidatu gabeak izan daitezkeela. Horrela, ikasleek parte-hartze maila ezberdinak izango dituzte.

2.2 Ikasketarako ingurugiro pertsonalak (EPA/PLE)
Eremu honetan, ikasleek eta irakasleek haien kudeaketaren eta ikaskuntza prozesuaren gainean kontrola hartzen dute. PLEek ez dute kontuan hartzen irakasleek nola irakasten duten, ikasleek edo pertsonek nola ikasten duten baino.


3. IKASKUNTZA AUTORREGULATUA
Ikasleak bere metodo propioak aplikatzen ditu, autoebaluatu egiten da eta, beharrezkoa izanez gero, errakuntzak zuzentzen ditu. Hortaz, ikaslea bere ikaskuntza eta formakuntza prozesuko pieza klabea da. Horretarako, pausu batzuk jarraitzen ditu:
  • Helburuak finkatu
  • Planifikatu
  • Automotibatu
  • Arreta kontrolatu
  • Ikaskuntzarako estrategiak aplikatu
  • Autokontrolatu
  • Autoebaluatu
  • Autoerreflexionatu

4. ONDORIOAK

Aipatutako guztia martxan jartzeko, ikasleak zein irakasleak konpetentzia teknologikoak izan behar dituzte. Horrela, Interneten nabigatu beharrean, surfeatu egingo dute. Hau da, Interneta modu zabal eta sakon batean erabiliko dute ahalik eta etekin handiena ateratzeko.


HITZ GAKOAK
  1. Komunitate
  2. Birtuala
  3. Autorregulazioa
  4. Interakzioa
  5. Teknologia


Zer da antzerkia eskolan?

Antzerika eskolan (teatro de aula) estrategia pedagokiko, ludiko, motibagarri, zeharkakoa eta multidiziplinarra da. Antzekia egitea ez da helburua, baizik eta euskarria.

Eskolan antzerkia egiten dela entzuten dugunean, badirudi amaierako obra edo produktu baten menpe dagoela. Berdin da pieza hori beraiek sortu duten ala idazle famatu batek idatzi duen.

Antzerkia, artifizio guztiak kenduta (argiak, dekoratuak, atrezzoa...) zer edo zer ludikoa eta pedagogikoa izan daiteke.
''Teatro en la escuela y en casa'' liburuak esaten duen moduan, bi antzerki mota bereiztu behar ditugu. Bata, aktoreak eta aktoresak hezitzen dituena modu profesional batean da. Hau da, lanbide horretarako prestatu nahi direnak sartzen dira barnean.
Eta bestea, fama eta laudorioak aparte utzita, antzerkia modu xumean eta hurbilan ulertzen duena da. Ez duena aktorerik formatu nahi ez eta ikuslerik behar, alegia.
Antzerki utopiko horretan, garrantzitsua esperientzia eta bizipenak dira, eta ez nor bere burua nabarmendu gura.

Erabili dezagun, bada, adierazpen-dramatikoa gure geletan!! Zergatik ez!!

Milaka baliabide daude gure eskolak aberasteko eta osatzeko. Testu libruruak, diapositibak, bideoak, interneta eta irteerak ez ezik, marionetak, txinatar gerizpeak, pantomima, rol-playing eta abar erabili daitezke.


 









Lehenengo hurbilketa

Ukaezina da, artea ezinbestekoa dela eskoletan lantzea .

Blog hau, arte mota guztien artean, antzerkian zentratuko da. Alegia, gai honen inguruko iritziak, aurreiritziak, gabeziak eta informazioa landu egingo dira.

Gaian astiro-astiro murgiltzen hasteko Garbi Losadaren esperientzia (antzerki zuzendari moduan) utziko dizuet gozatu dezazuen.


"ANTZERKIA MATEMATIKEN PARE EMAN BEHARKO LUKETE ESKOLAN"

Beharrezkoa dugu artea?


Blog-ari sarrera emateko honako bideoa aurkezten dizuet. Bertan, Elio Gonzalezek eta Ruben Tejeriak, artearen inguruko hausnarketa polit bat egiten dute, non zalantzan jartzen duten artearen garrantzia gure bizitzan.



IKt-ren hezkuntza aireberritzako aitzakia

SINTESIA

Gaurko gizartea definitu barik, hainbat argibide eta informazio ematen du testuak gizarte honen testuingurua hobeto ulertzeko. Hau da, hurrengo aspektuak aztertu eta analizatzen ditu: gizarte globalizatua, materialista, gizarte gaininformatua, komunikabideak eta abar.


Bestalde, testuak azpimarratzen du, gaur egungo gizarteak eta eskolak talka egiten dutela, bereziki teknologiaren aldetik. Beraz, IKT-aren erabilera bultzatu behar da eskolan baliabide ezberdinak eskainiz, zeinak eskolatik kanpo ere erabili dezaketen. Baliabide anitzak dira aipatzen direnak: web 2.0, blog-ak, wiki-ak eta abar.



HITZ GAKOAK
  1. Hezkuntza
  2. Eskola
  3. Informazioa
  4. Alfabetatze digitala
  5. Baliabideak


GALDERAK
  1. Posiblea da gizartea eta eskola era berean garatzea? Edo eskola beti gizartearenpean egongo da?
  2. Ez dute umeak bukatuko kokoteraino hainbeste teknologiarekin?




2014/10/30

Teoria saioa

Gaur, hainbat argibide eman eta meditazioa egin ondoren taldeak egiten saiatu gara, baina ez dugu jakin non bilatu lista.
Azkenean gure taldea zein den jakitea lortu dugu beste kide batek esan digulako. Honek e-gelan aurkitu duela esan digu, hala ere, guk ez dugu lortu aurkitzen.

Ariketa egitea ere ezinezkoa egin zaigu baliabide faltengatik (testu bat irakurri behar zen). Gainera, ez dugu izan batere argi zer egin behar den. Egia esan, nahiko galduta ibili gara klasean.

Espero dut hurrengo klasean gauzak argiago izatea.